• Sarrera Nortzuk Gara Kalearte
  • Sarrera Bisitaldi Euskadi
  • Sarrera Kultur Zerbitzuak Euskadi
  • Haurrentzako Ekintzak Euskadi
  • Bisiataldi gidatu Ulergarriak Euskadi

Kalearte Turismo eta Kultura turismoan eta kudeaketa kulturalean lehenengo pausuak ematen hasi den sozietate laboral berria da.

Enpresa hau kultura eta turismoan (bai publikoan baita pribatuan ere) esperientzia handiko lan gazte profesionalen elkartzearen ondorioz sortzen da.

Kalearte turismo eta kultura orain arteko esperientzian eta ahaleginean oinarrituta, lan egiteko modu berri bat proposatzen du. Kalitatea, eraberritzea, freskotasuna, profesionaltasuna eta etengabeko hobekuntza dira Kaleartek dituen ezaugarriak.

Kontzeptu bizi, dinamiko eta elkarreragile hau, produktu abangoardistak eskaintzeko gure ardura konstantetik eta ondo egindako lanaren eta kalitatearen garrantzia azpimarratuz jaiotzen da. Honetan, edozein bisita mota, bide, gertakizun edo batzar antolatu, kontsultatu edo sortu daiteke, betiere proiektuarekin inplikatuta dagoen eta gustuko duen profesionalak atzean daudelarik.

Kaleartek bere gaitasuna eta profesionaltasunari esker Euskal Herriko kultura eta turismoa dinamizatu eta bultzatzeko zuzenduak dauden sinergiak eta ekimen didaktiko berritzaileak sortu eta sustatuko ditu.

Euren lana maite duten profesional talde heterogeneo honek proiektu, bisita edota gertakizun bakoitzean ahalik eta gehiena emango du, gauza handi zein txikiengatik, orokor zein detaileengatik ahalegin handia eginez.

Etengabeko eboluzioan dagoen giza kalitate eta profesionaltasun maila altuenak bermatzen dituen taldea.

  • Ainara Mardones, Artearen Historian lizentziatuta.
  • Leire Berroeta, Artearen Historian lizentziatuta.
  • Leire Cameno, Turismoan graduatuta.
  • Ricardo Garay, Artearen Historian lizentziatuta.
+(34) 945 101 070
+(34) 717 164 820
  • Kalearte Facebook
  • Kalearte Twitter
  • Kalearte Google +
  • Kalearte Minube