Deskubritu zer ikusi Euskadin

BISITA SAN SEBASTIAN-DONOSTIAN

Donostiako dotorezia aristokratikoa ezagutzeko ibilbiderik onenak aurkituko dituzu.
SAN SEBASTIAN-DONOSTIAKO IBILBIDEA OSATU
Hautatutako bisitaz gain, zure ibilbidea ere egokitu dezakezu, eta hirian edo metropoli-eremuan aurki daitezkeen monumentuetako bat aukeratu. Horietako batzuk gomendatzen dizkizugu!

Gehigarri honi esker, Donostiako bisita panoramikoaz gozatuko duzu itsasoaren marmarrak laguntzen digun bitartean. “Txangoa” Miramar Jauregian hasiko da, Maria Cristina Erregina Erregentearen udako etxean, eta era berean, hiriko bi hondartza ezagunenak elkartzen diren lekuan: Ondarreta eta Kontxa. Garai bateko aristokrazia espainiarraren ohiturak ezagutu ondoren, itsas pasealekutik abiatuko gara Eduardo Txillidaren Haizearen Orrazia eskultura ezagunera iritsi […]

Hiriaren panoramikaren osagarri den honek zure bisita gidatua esperientzia paregabe bihurtuko du. Igeldo menditik bisitariek hiriko eta badiako ikuspegi ederrenetariko bat izango dute. Kontxako hondartza, Santa Klara uhartea eta Donostia bera prest egongo dira gure argazki guztietan agertzeko.

BISITA GIDATUAK GIPUZKOAN

Kalearte, turismo y cultura-k askotariko ibilbideak egiten ditu Gipuzkoa osoan zehar. Jarraian, dagoeneko diseinatuta dauden ibilbide batzuk aurkeztuko dizkizugu. Horiek zehatz-mehatz ezagutzeko edota proposamen berriak eskatzeko, harremanetan jarri Kalearterekin info@kalearte.com edo telefonoen bitartez 945 101 070 / 717 164 820