Deskubritu zer ikusi Euskadin

KURTSOAK

Enpresa, fundazio eta erakundeentzako ikastaroak diseinatu, antolatu eta gauzatzen ditu Kalearte turismo y cultura-k. Hezkuntza-proiektu horiek egituratzen dira eskaintza, iraupena eta eskura dauden baliabideak nori zuzenduta dauden kontuan hartuta, baina betiere hiru balio handiren arabera, zeinak UNESCOk “Guztiontzako hezkuntza mundu mailan” (Jomtien, 1990) adierazpenean jaso eta “Dakarko ekintza-markoa: Guztiontzako hezkuntza”-n (Dakar, 2000) errepikatu baitituen.

Banakako irakaskuntza lehenestea, oinarrizko ikaskuntza-beharrak asetzen dituena; hots, ezagutzak ulertzen, egiten, besteekin bizitzen eta izaten ikastea barne hartzen duen hezkuntza.

Pertsona bakoitzaren talentuak eta gaitasunak ustiatzera eta ikaslearen nortasuna garatzera bideratutako hezkuntza, bere bizitza hobetu eta gizartea eralda dezan.

Aukera-berdintasunaren printzipioan lan egitea.