Deskubritu zer ikusi Euskadin

BILBOKO ARTE EDERREN MUSEOA

¡Comparte en redes!

Bisita honek 1908an sortutako Bilboko Arte Ederren Museoaren sekretuak erakutsiko dizkizu. Zentzumenentzako plazer bat da, XIII. mendetik gaur arteko piezak biltzen dituen bilduma bikainari esker. Italiako, Espainiako eta Flandriako eskoletako margolaritzaren artean, artista handiak nabarmentzen dira: Martín de Vos, Lucas Cranach Zaharra, Grekoa, José de Ribera, Bartolomé Esteban Murillo eta Francisco de Goya. Ibilbidean zehar bilduma garaikidea ere bisitatuko dugu, Mary Cassatt, Zuloaga, Sorolla, Francis Bacon, Pizarro, Barceló eta Tápies artisten margolanekin osatutakoa. Eskulturaren arte noblea, jakina, ikusgai izango duzu Txillida eta Oteizarekin, bai eta Basterretxearen Teogonia serie paregabearekin ere.