Deskubritu zer ikusi Euskadin

LETRAK ETA FOKUAK DONOSTIAN, BISITA GIDATUA

¡Comparte en redes!

Bisita gidatu honetan ikuspegi literario eta zinematografiko batetik ezagutuko duzu Donostia. XIX. mendetik aurrera, bere paisaia urbanistiko eta natural ikusgarriengatik ezaguna izan zen, eta XX. mendearen hasieran, jada zinema-zuzendari eta idazle ugarik Donostia begiz jota zeukaten. Horrela, guk ere ikusmira berezi bat erabiliko dugu Donostiako sekretu preziatuenak eta kaleen artean ezkutatzen diren pasadizoak ezagutzeko. Izan ere, Toti Martinez de Lezearen (La Brecha Ed. Ttarttalo) lumatik ateratako kontakizun historikoen agertokia izan da; Fernando Aramburuk (Patria, Ed. Tusquets Editores) ere eszenatoki hartu izan du Donostia, eta ikuspuntu zinematografikoa ere izango dugu bisitan, kontuan hartuko baititugu Woody Allen (Rifkin’s Festival), Aritz Moreno (Ventajas de Viajar en Tren) edo Jon Garaño, Aitor Arregi eta José Mari Goenaga (La Trinchera infinita).